XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4.- Tindaketa.

Objektua estalkipean uretan dagoenean, tanta bat koloratzaile gehitu ertzetik.

Ura kentzeko xukapapera erabili.

Horrela, koloratzailea estalki barrura sartuko da.

Xukapaperaren beste izkina tolestu bat erabili, ura eta koloratzailearen arteko nahasketa polikiegi gertatzen bada.

Zabaldutako koloratzailea garbitu.

Objektua (legami-suspentsioa adibidez) portan egonik estalkia ipini ez bazaio, koloratzaile-tanta bat erantsi.

1. puntuan esanda bezala estalkia ipini gero.

5.- Oso objektu txikiak fokuratzea.

Legamia eta bakterioak ongi ikusteko, lehenbizi estalkiaren ertza fokuratzea lagungarri izan daiteke.

Gero, fokua pixka bat doituz, koloretzailez margotutako puntu txikiak bila itzazu.

6.- Hauts eta marren arazoa.

Estalki gainean hautsa edo marrak badaude, estalkiarekin batera desplazatuko dira.

Objetua biziki fokuratzen denean desager daitezke.

Behar izanez gero, beste porta eta estalki garbi bat hartuta eragiketa guztia berriro egin.

Okulareko hautsa, puntu beltz gisa agertuko da eta puntu beltz horiek bertan iraungo dute porta mugituta ere.

Lenteak nola garbitzen diren irakasleak esango dizu.

Zeu ez hasi garbitzen.

Izan ere mikroskopioaren lenteak erraz marratzen dira, eta gainera garestiak dira.

Lenteak inoiz ere ez ukitu behatzez.

Behatzek (nahiz eta garbiak egon), koipe-arrastoak utziko bait dituzte eta gero han hautsa itsatsiko da.

xukapapera / koloratzaile tanta.